…….

…………..OROIMEN TAILERRETAKO IRITZIAK

Gure lan-taldearentzako, erabiltzaileekin hurbileko harremana izatea ezinbestekoa da. Azken finean, tailerretan lantzen den guztia bi alderdientzako aberasgarria da. Problemas de memoria, servicio de prevención, tercera edad, olvidos, Parkinson

 

 

PEPA: “Oso gustura joaten naiz oroimena lantzeko tailerrera. Bertan egiten ditugun ariketek hausnarketa bideratzen dute eta oroimena lantzen da. 

                 Berehala pasatzen da ordu t’erdia.”

 

 

IZASKUN, MARIBEL, BEGOÑA, OLGA: “Gustura etortzen naiz oroimen tailerrera, izan ere ariketak egiten adimena lantzen dut eta aldi berean beste gauza asko ikasten ditut.

                Batzuetan ariketak aurrera ateratzea kosta egiten bazait ere, tailerra amaitzerakoan emaitzak ikusi eta pozik sentitzen naiz.”

 

 

ISABEL: “Oso pozik nago. Pena arinago hasi ez izana, ahal dudan arte jarraituko dut.”

 

 

ANA ETA CONCHI: “Ana eta Conchi gara eta OSO POZIK gaude.”

 

 

CONCHI: “Memoria tailerra oso aberasgarria da. Nire burua mila gauzetara egoten da eta tailerrean nagoen bitartean beste guztia ahaztu egiten dut.

                 Oso kontzentratua egoten naiz. Ez dago aspertzeko astirik. Oso gomendagarria iruditzen zait eta ez dago adinik honetarako.”

 

 

AMAIA: “Talde baten parte izateko aukera ematen dit tailer honek, hori da gehien gustatzen zaidana.

                Ondo pasatzeko tartea izateaz gain, memoria lantzeko teknikak ikasten ditugu, gerora hobeto funtzionatzen laguntzen digutenak.”

 

 

ROSARIO: “Asperraldirik gabeko tailerra da, oso entretenigarria eta aldi berean gure memoria trebatzen dugu. Oso aberasgarria da.”

 

 

MARIBI Y NEKANE: “Maribi eta Nekane gara eta tailerra hasi zenetik etortzen gara. Pozik eta ilusioz etortzen gara oso ondo pasaten dugulako.

               Guztioi gonbidatzen diegu etortzera.”

 

…….

……………..BAKARKAKO SAIOEN IRITZIAK

 

 

“Asmatu genuen Saroan zerbitzua kontratatzean. Gure ama ondo zainduta egoteaz gain, ilusionatuta ere ikusten genuen. Espero genuena baino askoz gehiago jaso genuen.

                 Saio batetik bestera etxeko lanak izaten zituen eta zentratuta somatzen genuen hitz jokoak edo numeroekin jolasterakoan.

                 Oso gomendagarria iruditzen zaigu Sarak eta Martak egiten duten lana Alzheimerra duten pertsona nagusiekin. Eskerrik asko danagaittik.”

 

 

“Parkinson eta ¨Cuerpos de Lewy¨ gaitzak dituen pertsona baten zaintzaile eta emaztea naiz.

Nire senarraren egoera kognitiboa gero eta kaltetuagoa zegoela ikusiz, informatu eta SAROANekin jarri nintzen kontaktuan.

 Senarrarekin, geure etxean lan egiteko aukera adierazi zidaten, tratu pertsonala eskeiniz.

 Senarraren egoera fisiko eta animikora egokitutako lan anitz eta tratu goxoari, nire esker ona adieraztea besterik ez daukat.

 Bi langile hauek ezagutzea oso ona eta aberasgarria izan da.”