OROIMENA LANTZEKO TAILERRAK
Zahartzaroan IBILTZEA fisikoki ondo sentitzeko egokia den moduan, maila kognitiboan ematen diren narriadurak ekiditeko, beharrezkoa da OROIMENA LANTZEA.
Saio hauetan gaixotasun kognitiborik ez duten pertsonek parte hartzen dute: bereziki prebentzio-lana egiten dugu. Hauek Arrasate, Aretxabaleta, Bergara, Eskoriatza eta Itziarko jubilatuen etxeetan ematen dira.
Saioak dinamikoak eta entretenigarriak dira; horretarako, jarduera desberdinak lantzen ditugu.