Gure Filosofia
Home > Gure Filosofia
DEFINITZEN GAITUENA
KONPROMISOA
SAROANen buru-belarri dihardugu lanean, ardura eta konpromiso osoz pertsona bakoitzaren egoera guztiak aztertuz.
HURBILTASUNA
Pertsona nagusiekin egiten dugun lanketan, gertuko harremana lehentasunezkoa da: modu naturalean, apurka-apurka, gure erabiltzaileak gustura eta ondo sentitzea da gure xedea.
PROFESIONALTASUNA
Pertsonekin lan egiteko beharrezkoa den prestakuntza dugu, esperientziadunak eta sentsibilitate berezia dugun bi langile gara.
Adimena lantzeko espazioak sustatzea
da gure lanaren oinarria.
Dabilen harriari goroldiorik ez
Hainbat ikerkuntzek baieztatzen dute burua edota oroimena modu aktiboan mantentzeak, narriadura kognitiboa eta eguneroko bizitzarako beharrezkoak diren gaitasunen galera atzeratzen duela.
Gure lanaren oinarria da pertsonek beraien oroimena eta gainerako gaitasun kognitiboak trebatzeko eta lantzeko guneak sustatzea. Gure gorputza, gure familia-harremanak eta harreman sozialak zaintzea garrantzitsua den bezala, ezinbestekoa da gure gaitasun kognitiboak ere zaintzea.
Estimulazio kognitiboa
Gaixotasun neurodegeneratiboetan, alzheimerra eta beste dementzia batzuetan batik bat, estimulazio kognitiboak narriadura kognitiboa moteldu edo atzeratu egiten du : arreta, oroimena, kontzentrazioa eta mintzamena mantentzen eta hobetzen ditu. Halaber, beste gaitasun batzuetan, gaitasun-motorrean, zentzumen-gaitasunean eta emozio-gaitasunean, besteak beste, lortutako emaitzak positiboak izaten dira.
Egoeraren arabera, errealitate desberdinetara moldatzen gara, norbanakoaren egoera kognitibo egokia ekarriko duen zerbitzua eskaini ahal izateko. Narriaduraren bat duten pertsonen estimulazioa lantzea da gure erronka nagusia, pertsona horiek gaitasunak mantentzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko.
Zerk definitzen gaitu?
Prestakuntza espezifikoa eta sektorean esperientzia dugu.
Kasu bakoitza behar duen fintasunarekin tratatzen dugu.
Trebetasunen galera moteltzeko lan egiten dugu.
Gure azken helburua pertsonaren eguneroko ongizatea da.