Iritziak

Home > Iritziak

Gure erabiltzaileek diotena

PEPA Memoria-tailerreko kidea

Oso gustura joaten naiz oroimena lantzeko tailerrera. Bertan egiten ditugun ariketek hausnarketa bideratzen dute eta oroimena lantzen da. Berehala pasatzen da ordu t’erdia.

IZASKUN, MARIBEL, BEGOÑA, OLGA Memoria-tailerreko kidea

Gustura etortzen naiz oroimen tailerrera, izan ere ariketak egiten adimena lantzen dut eta aldi berean beste gauza asko ikasten ditut. Batzuetan ariketak aurrera ateratzea kosta egiten bazait ere, tailerra amaitzerakoan emaitzak ikusi eta pozik sentitzen naiz.

ISABEL Memoria-tailerreko kidea

Oso pozik nago. Pena arinago hasi ez izana, ahal dudan arte jarraituko dut.

ANA Y CONCHI: Memoria-tailerreko kidea

Ana eta Conchi gara eta OSO POZIK gaude.

CONCHI Memoria-tailerreko kidea

Memoria tailerra oso aberasgarria da. Nire burua mila gauzetara egoten da eta tailerrean nagoen bitartean beste guztia ahaztu egiten dut. Oso kontzentratua egoten naiz. Ez dago aspertzeko astirik. Oso gomendagarria iruditzen zait eta ez dago adinik honetarako.

AMAIA Memoria-tailerreko kidea

Talde baten parte izateko aukera ematen dit tailer honek, hori da gehien gustatzen zaidana. Ondo pasatzeko tartea izateaz gain, memoria lantzeko teknikak ikasten ditugu, gerora hobeto funtzionatzen laguntzen digutenak.

ROSARIO Memoria-tailerreko kidea

Asperraldirik gabeko tailerra da, oso entretenigarria eta aldi berean gure memoria trebatzen dugu. Oso aberasgarria da.

MARIBI Y NEKANE Memoria-tailerreko kidea

Maribi eta Nekane gara eta tailerra hasi zenetik etortzen gara. Pozik eta ilusioz etortzen gara oso ondo pasaten dugulako. Guztioi gonbidatzen diegu etortzera.

DOLORES Banakako Saioak

Asmatu genuen Saroan zerbitzua kontratatzean. Gure ama ondo zainduta egoteaz gain, ilusionatuta ere ikusten genuen. Espero genuena baino askoz gehiago jaso genuen. Saio batetik bestera etxeko lanak izaten zituen eta zentratuta somatzen genuen hitz jokoak edo numeroekin jolasterakoan. Oso gomendagarria iruditzen zaigu Sarak eta Martak egiten duten lana Alzheimerra duten pertsona nagusiekin. Eskerrik asko danagaittik.

CARMEN Banakako Saioak

Parkinson eta ¨Cuerpos de Lewy¨ gaitzak dituen pertsona baten zaintzaile eta emaztea naiz. Nire senarraren egoera kognitiboa gero eta kaltetuagoa zegoela ikusiz, informatu eta SAROANekin jarri nintzen kontaktuan. Senarrarekin, geure etxean lan egiteko aukera adierazi zidaten, tratu pertsonala eskeiniz. Senarraren egoera fisiko eta animikora egokitutako lan anitz eta tratu goxoari, nire esker ona adieraztea besterik ez daukat. Bi langile hauek ezagutzea oso ona eta aberasgarria izan da.